Global Training programan parte hartzeko epea zabalik dago
Donostia Sustapenak Global Training nazioarteko mugikortasunerako beka sorta berria aurkeztu du, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin batera. Programaren helburua gazteei atzerrira joaten eta itzultzen laguntzea da, kualifikazio profesional hobea lor dezaten. Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi zuenez, “Aukera bikaina da gure talentu gazteek atzerrian prestakuntza jaso dezaten”.
Izena emateko epea uztailaren 15era arte dago zabalik, eta izena emateko bete behar diren baldintzak honakoak dira: goi-mailako titulu bat izatea, 31 urte baino gutxiago izatea, EAEn erroldatuta egotea, eta ingeles maila altua izatea, besteak beste.