13/13 kasuko auziperatuen aldeko mobilizazioa egingo dute uztailaren 10ean Donostian
13/13 epaiketako auziperatuei elkartasuna adierazteko egin zuten elkarretaratzea. Uztailaren 12an hasiko da 13/13 kasuko auziperatuen epaiketa, eta bi egun lehenago, uztailaren 10ean, mobilizazioak egingo dituzte Bilbon eta Donostian, auziperatuei elkartasuna adierazteko eta epaiketa hau “bizikidetzarentzat oztopo bat dela” salatzeko.
Julen Zelarainek, auziperatutako batek, aurkeztu ditu mobilizazioak, eta alderdi politiko eta sindikatuekin bildu direla gehitu du. Besteak beste, EAJrekin, Elkarrekin Podemosekin, EH Bildurekin, PSE-EErekin, LABekin, UGTrekin eta ELArekin elkartu dira, eta laster CCOOko ordezkariekin bilduko dira.
Mobilizazioa Saguesetik abiatuko da uztailaren 10ean, 12:00etan, eta eragile politiko, sozial eta sindikal guztiei dei egin diete bertan edo Bilboko manifestazioan parte hartzeko.


