Herrerako Luisitok eta Luisitak egitarau zabala prestatu dute astebururako
Iaz gertatu zen moduan, aurtengo udan ere ezin izango dira Donostiako auzoetako jaiak bere horretan egin, baina Herreran ez dira ezer egin gabe geldituko. Asteburu honetan izango lirateke auzoko San Luis jaiak, eta, horregatik, egitarau zabala prestatu dute, koronabirusaren aurkako neurri guztiak hartuta. Era berean, Luisito eta Luisita pertsonaiek auzoa animatu nahi izan dute, egitarauko jardueretan parte hartzeko.
Bestalde, jai batzordeak auzotar guztiak animatu ditu asteburuan zehar balkoiak jaietako koloreekin apaintzeko eta jaietako kamiseta eta zapia jantzita kalera ateratzeko. Horrela, jaietako banderak auzoko tabernetan erosi daitezke egunotan, 10 euroren truk.
Jarraian, asteburu osoko egitaraua:
Ekainak 18:
- 19:00. Txupinazoa.
- 19:01. Paseo elegantea auzoko tabernetatik.
Ekainak 19:
- 08:00. Diana Donostiako txistulariekin.
- 10:00. Balkoi apainketa.
- 11:00. Jaietako abestia leihotik abestera!
- 12:00. Haur ikuskizuna plazan, Patata Tropikalaren eskutik.
- 14:00. Paella jana etxean, partekatu argazkia sare sozialetan!
- 19:00. Elektrobuiaka taldearen Joko-txow kontzertua plazan.
Ekainak 20:
- 08:30. Mendi irteera Herrerako plazatik abiatuta.
- 11:00. V. Boilur azoka plazan.
- 12:00. Jaietako mostoa auzotar guztiekin.
- 17:00. Bazkalostean, kafea, infusioa eta pastak auzoko tabernetan, jaietako kamiseta eta zapia jantzita.
- 18:30. Ipuin kontalaria plazan.
Ekainak 21:
- 00:01. Guretzako beti San… Aupa Luis! Dastatu San Luis pastak auzoan.