Marina Palaciok film labur onenaren saria irabazi du Malagako zinema jaialdian
Malagako Zinema Jaialdiak Marina Palacio zinemagile donostiarraren Ya no duermo lana saritu du. Fikziozko film labur onenaren Zilarrezko Biznaga Saria eman diote asteburuan. IRUTXULOKO HITZAk Palacio elkarrizketatu zuen aipaturiko lanaren harira.
Iazko 68. Donostiako Zinemaldian aurkeztuko zuen banpiroei buruzko film laburra. Familiaren babesarekin egin zuen filmatzea, eta jorratu nahi duen zinemagintzaren abiapuntua dela adierazi zion hedabide honi.