Madeleine musika taldeak 'Ezin dena' diskoa ondu du
Madeleine musika talde donostiarrak Ezin dena diskoa prest dauka, eta azala aurkeztu dute: Gatza Factory arduratu da diseinuaz. Aurrerapen moduan, abesti bat aurkeztuko dute ostiralean, eta disko osoa, berriz, uztailaren 2an egingo dute publiko. Aurkezpen kontzertua uztailaren 8an eskainiko dute Egiako Dabadaba aretoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
2020ko urtarrilean amaitu zuen Su Hura diskoaren bira Txinan, eta orain laugarren diskoarekin datoz: Ezin dena. Disko “intimoena” da.