Abixi aisialdi taldea sortu dute, eta hilaren 24an egingo dute lehen jarduera
Abixi aisialdi taldea sortu dute zenbait gaztek, Amara Berriko haurrei beste aisialdi alternatibo bat eskaintzeko: doakoa, herrikoia, partehartzailea, eta euskalduna. Askotariko giza balioak ere sustatu nahi dituzte: aniztasuna, parekidetasuna, eta hezkidetza, esaterako. Amara Berriko haurrek aisialdian euskaraz jarduteko espazio bat sortzea da aisialdi taldearen helburuetako bat.
Ekainaren 24an egingo dute lehen jarduera: sorginekin loturiko ginkana bat egingo dute Zorroagan. Parte hartzeko izena eman behar da, eta begirale bila ere badabiltza. Horregatik, parte hartu nahiko luketen haurren gurasoek eta begirale izan nahiko luketen gazteek Instagrameko @abixiaisialditaldea kontura edota abixialdi@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. 630-31 21 05 telefono zenbakira ere deitu edo idatzi dezakete.
Ainhoa Aldazuri eta Oihana Hermoso Abixi aisialdi taldeko begiraleak dira, eta elkarrizketa egin diegu. Biharko astekarian argitaratuko da elkarrizketa.