Jon Olarra preso donostiarraren gerturatzearen aurkako helegitea onartu du Madrilgo Auzitegiak
Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak bi euskal presoren gerturatzeen aurkako helegitea jarri zuen pasa den martxoan Madrilgo Auzitegi Nagusian: Jon Olarra Guridi donostiarraren eta Harriet Iragiren gerturatzeen aurkakoa, hain justu. Auzitegiak onartu egin du helegitea orain, eta hogei eguneko epea eman dio Espainiako Barne Ministerioari lekualdatzeei buruzko informazioa igortzeko.
Espetxe erakundeek martxoan onartu zuten Olarra eta Iragi Euskal Herrira gerturatzea. Olarra 2002an atxilotu zuten, eta 2006an eraman zuten Espainiara; hemeretzi urte daramatza kartzelan, eta Iragik beste horrenbeste urte daramatza preso, 2002an atxilotu baitzuten, baita ere. Espetxe erakundeek erabaki zuten biak Logroñora lekualdatzea, Euskal Herritik 170 kilometrora; Olarra Granadako espetxetik (855 kilometro) eta Iragi Castellokotik (575 kilometro, 2012tik dago han).