Loiuko aireportura doan autobusak pandemia aurreko maiztasuna izango du
Uda honetan pertsona ugari izango dira hegazkin bat hartzea erabakiko dutenak oporretara joateko. Izan ere, atzerrira joateko mugak murriztu dira, eta ondorioz, hegaldien kopurua ere areagotu da. Horregatik, Donostiatik Loiuko aireportura doan autobusaren maiztasuna handitu egin dute: gaurtik aurrera, pandemia aurreko maiztasun bera izango dute autobusek. 05:00etatik 00:00etara orduro abiatuko dira autobusak Loiura bidean, Atotxako autobus geltokitik.