Bidebietako parkea eraberrituko dute
Ekialdeko Barrutiko egituraketa lantaldeak aho batez onartu du Bidebietako parkea birmoldatzeko proiektua, eta 2021eko aurrekontuaren barneko proiektuen zerrendan txertatuko da. Barrutiak 2.476.000 euroko aurrekontua kudeatuko du 2019an eta 2020an exekutatu gabe gelditu ziren proiektuak egiteko. Udal departamentu ezberdinak Bidebietako parkea birmoldatzeko proiektua kudeatzen ari dira, baina oraindik ez dute eperik zehaztu: aurrekonturik balego, aurrera eramango lukete proiektua.