Madeleine taldeak etxeko atea ireki du
Uztailaren 2an Ezin dena diskoa argitaratuko dute Madeleine donostiarrek. Duela egun batzuk Gatza Factory-k egindako azal koloretsua aurkeztu ondoren, gaur aurrerapen abestia estreinatu dute: Gure etxea. Kantuarekin beraien etxeko ateak zabalik daudela diote. Entzuleek aukera dute sartzeko.
Aurkezpen kontzertua uztailaren 8an egingo dute Egiako Dabadaba aretoan, eta sarrera guztiak agortu dituzte. Bigarren data bat zehazteko asmoa dute.
Lau musikarik osatzen dute banda: Jagoba Salvador (baxua), Iñaki Benito (bateria), Itzal Uranga (gitarra eta ahotsa), eta Gartxot Unsain (gitarra eta ahotsa).