Ekainaren 26tik aurrera, maskara ez da derrigorrezkoa izango kanpoaldean
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri berri duenez, ekainaren 26tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango kanpoaldean maskara erabiltzea.
Gaur arratsaldean da biltzekoa Labi batzordea, eta ostalaritzaren ordutegia eta elkartu litekeen jende kopurua aztertuko dituzte, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, gaueko aisialdia baimentzeko aukera egon liteke.