Txupinazoarekin abiatu dituzte egokitutako festak
Hasi dira egoerara egokitutako Herrerako San Luis jaiak. Atzo arratsaldean txupinazoa bota zuten auzoan, eta “paseo elegantea” egin zuten bizilagunek auzoko tabernetatik. Atzo hasi eta astelehena bitarte ez da jarduerarik faltako Herreran, eta guztiek beteko dituzte ezarritako osasun neurriak.
Ekainak 19, larunbata
11:00. Jaietako abestia leihotik abestera!
12:00. Haur ikuskizuna plazan, Patata Tropikalaren eskutik.
14:00. Paella jana etxean, partekatu argazkia sare sozialetan!
19:00. Elektrobuiaka taldearen Joko-txow kontzertua plazan.
Ekainak 20, igandea
08:30. Mendi irteera Herrerako plazatik abiatuta.
11:00. V. Boilur azoka plazan.
12:00. Jaietako mostoa auzotar guztiekin.
17:00. Bazkalostean, kafea, infusioa eta pastak auzoko tabernetan, jaietako kamiseta eta zapia jantzita.
18:30. Ipuin kontalaria plazan.
Ekainak 21, astelehena
00:01. Guretzako beti San… Aupa Luis! Dastatu San Luis pastak auzoan.