Herrerako jai giroa berreskuratu dute
Herrerako San Luis egunak hainbat jarduerekin ospatu dituzte asteburuan. (Argazkia: Herrerako jai batzordea) San Luis egunak ospatu dituzte Herreran. Jaiak behar bezala egiteko aukerarik izan ez arren, egitarau polita izan dute asteburuan. Luisita eta Luisito arduratu dira hainbat jarduera antolatzeaz, eta auzotarrek horietan parte hartu dute. 2022an San Luis jaiak behar bezala ospatzeko gogo biziarekin daude Herrerako bizilagunak.
Hona hemen asteburuko jardueren irudi bilduma, jai batzordearen eskutik.


