Aitor Ikastolaren Konkorreneako ataria berritzeko proiektua finantziazio gabe geratu da
Donostiako Udalaren 2022ko eta 2023ko Partaidetza Aurrekontuetatik kanpo geratu da Egiako Aitor ikastolaren hezkidetza proiektua. Horren bidez, Konkorreneako egoitzako ataria berritzeko asmoa zuten. Ordea, aurrera eramateko finantziaziorik gabe geratu dira.
Ikastolako ikasle, langile eta gurasoen artean landu dute proiektua. Udalak lagunduta, Tipi elkartearen bidez, prozesu parte hartzaile bat egin dute ikastolan. Prozesuan zehar ikastolako arduradunek argi ikusi dute atariaren eraldaketak harremantzeko era aldatuko duela. “Hezkidetzan oinarrituko den elkarbizitza osasuntsuagoa lortzea posible dela ikusi dugu”, adierazi du ikastolak. Gustura geratu dira egindako lanarekin, eta ikastolako ikasle, langile zein familiek aldarrikatu dute hezkidentzan oinarritutako ataria nahi dutela.