Koronabirus kasu positiboek eta intzidentzia metatuak gora egin dute
28 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, eta une honetan, hiriko intzidentzia metatua 78,95koa da: gora egin du.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 28 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 78,95koa da, eta gora egin du. Intzidentzia metatuak berriro ekin bazion ere joera beherakor jarraia izateari, gaur gora egin du. Izan ere, 72,37koa zen intzidentzia metatua atzo, 78,40koa zen herenegun, eta 102,53koa zen ostiralean.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du zazpi osasun eremutan, eta behera egin du Bidebietan, Egian eta Parte Zaharrean; berdin mantendu da Intxaurrondon:
- Intxaurrondo: 148,97
- Ondarreta: 104,85
- Bidebieta: 97,13
- Amara Berri: 76,92
- Aiete: 72,20
- Altza-Roteta: 71,45
- Amara-Erdialdea: 66,10
- Loiola: 54,51
- Egia: 40,58
- Gros: 37,15
- Parte Zaharra: 36,13
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 8
- Amara Berri: 6
- Amara-Erdialdea: 5
- Altza-Roteta: 2
- Aiete: 2
- Gros: 2
- Loiola: 1
- Egia: 1
- Parte Zaharra: 1
- Bidebieta: 0
- Intxaurrondo: 0
Indarrean dauden osasun neurriak
Ostiral arratsaldean bildu zen Labi batzordea, eta pandemiaren bilakaera positiboa dela eta, EAEn ostalaritzaren eta kultur jardueren itxiera ordua 00:00etatik 02:00etara aldatzea erabaki zuten. Bestalde, elkarte gastronomikoak irekitzea ere erabaki zuten batzordean, zortzi hilabete itxita eman ostean. Gainera, ekainaren 26tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango kanpoaldean maskara erabiltzea.
Larunbatetik indarrean dauden osasun neurriak honakoak dira:
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- 02:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Merkataritzan eta antzeko jardueretan %60koa da edukiera, baita terrazetan ere. Ostalaritza establezimenduen barnean %50ekoa da.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.
Txertaketa prozesua
COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko erritmoa azkartzen ari da, eta dagoeneko 40 eta 41 urte bitarteko pertsonak ari da txertatzen Osakidetza. Ekainaren 7an ekin zioten 40 eta 49 urte arteko pertsonak txertatzeari, zaharrenetik gazteenera, eta bi aste pasa eta gero, adin taldeko pertsona gazteenei txertoa jartzen hasi dira.
Gainera, COVID-19ari kontrako txertoen dosi gehiago jaso ostean, txertaketa kanpainan beste pauso bat emateko erabakia hartu dute: 12 eta 39 urte bitartekoak txertatzea. Horrela, hiru adin talde berri sortu dituzte txertaketarako: 12-19 urte bitartekoak, 20-29 urte bitartekoak eta 30-39 urte bitartekoak. Zaharrenetik gazteenera txertatuko dute, orain arte egin duten moduan.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.