Donostiako uraren eta airearen kalitatea ona da
Donostiako Udalak ondutako Jasangarritasun Txostenaren arabera, Donostiako uraren eta airearen kalitatea ona da. 50 adierazle erabili dituzte ikerketa egiteko, eta emaitzak “bikainak” dira, udalaren arabera. Hondakin kopurua %9,5 murriztu da, elektrizitatearen kontsumoak %5,9 egin du behera, baita gasarenak ere, %6ko beherakadarekin. Etxeko uraren kontsumoa hazi egin da, ordea.
Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak nabarmendu duenez, “pandemiaren eraginak Donostiako ingurumen parametro batzuk hobetzen lagundu du. Horrek, kontzientzia handiagoa hartzen lagundu behar digu denoi, bi gauzatan: kutsadura akustikoaren eta garraio motordunek eragindako kutsaduraren indizeak murrizten jarraitu beharrean, batetik; eta klima aldaketaren aurkako borrokarako mesedegarri diren ohitura iraunkorragoen eta osasungarriagoen alde egiten, bestetik”.