Ehun mugimenduak Saharar Errepublika izena jarri dio Alfonso XIII.aren plazari
Euskal Errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak ekintza baketsua egin du Antigua auzoan, eta Alfonso XIII.aren plazari izena aldatu dio: Saharar Errepublika da orain. Ehuneko kide batzuk langilez jantzi ziren, eta eskailera batera igota, Saharako herriaren aldeko plaka jarri zuten izen monarkikoko plazaren gainean.
“Ehuneko sahararrok Donostiako plaza monarkiko espainiar bat berreskuratu eta Saharar Errepublikako kale bihurtu dugu. Monarkiarik ez, errepublikak bai!”, azaldu dute Ehunekoek.
Ehuneko sahararrok Donostiako kale monarkiko espainiar bat berreskuratu eta saharar errepublikako kale bihurtu dugu. Monarkiarik ez, errepublikak bai!!#sahararerrepublika #burujabetzairaultza.z #euskalerrepublika pic.twitter.com/8WoHxUv5JC
— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) June 24, 2021
Ehunek antzeko ekintzak egin ditu azken hilabeteotan. Martxoan, esaterako, “euskal posta zerbitzu propioa” aldarrikatu zuen eta Egiako kale bati izena aldatu zion, eta abenduan metroaren zuloak “zigilatu” zituen eta