Egiak kale berri bat du: Euskal Errepublikaren etorbidea
Karmengo Ama kalean Egiako bizilagun asko bizi dira, baina, ostiraletik, dagoeneko ez dira Karmengo Aman bizi, Euskal Errepublikaren etorbidean baizik. Behintzat, hala dio ostiraletik Egia kalearen eta Karmengo Ama kalearen arteko izkinan herritarrek jarri duten plakak.
Donostiako Udalaren plaka ofizialen itxura bera du, eta Karmengo Ama kalearen benetako plakaren gainean jarri dute, kalearen bi aldeetan; betirako geldituko al da hor? Egunen batean benetako euskal errepublika aldarrikatzen bada, Egiakoek esan ahalko dute euren auzoan hasi zela bidea.