Donostiarrek gehien erabiltzen duten garraioa autoa da
Donostiarrek bizikletan ibiltzeko ohitura handiagoa dute. Izan ere, 202oan %14 hazi da bizikleten erabilera Donostian. Hala ere, herritarren %4,2a da bizikletan mugitzen dena hirian. Autoa da herritarrek gehien erabiltzen duten garraioa: hirian egindako lekualdaketen %26,9a autoan egiten dute donostiarrek, eta 2020an erabilera %2,5 hazi da. Garraio publikoaren erabilera %40 jaitsi da 2020an, baina, Marisol Garmendia Ekologia zinegotziaren arebera, itxialdiaren ondorioa da beherakada hori. Motozikleten erabilera ere handitu da.
Donostiako Udalak ondutako Jasangarritasun Txostenak eman ditu datu horiek.