Kutsadura akustikoa arautzeko ordenantzaren aldaketa onartu du udalbatzak
Donostiako Udalak 2000. urteko urrian onartu zuen zaratek eta bibrazioek eragindako kutsadura akustikoa arautzeko udal ordenantza. Ordutik, bi aldaketa izan ditu –2006an eta 2010ean–, eta orain hirugarrenez aldatzeko prozedura abiatu du udalak. Ekaineko udalbatzarrean hasierako onarpena eman diote ordenantzaren aldaketari. Estatuko eta Euskadiko legedi berriak aintzat hartzea du helburu moldaketak.
EAJren eta PSE-EEren botoekin onartu dute ordenatzaren aldaketa hainbat zuzenketekin batera; Elkarrekin Donostiak aurkezturiko 22 zuzenketetatik bakarra eta PPren 15 zuzenketetatik bi–. Aldiz, EH Bilduk aurkezturiko lauak baztertu dituzte.