Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Berasategirentzat
Martin Berasategi sukaldari donostiarrak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen atzo Madrilen. Nahiz eta 2019an adierazi zioten saritua izan zela, atzo eman zion domina eskura Espainiako Letizia erreginak. “Hunkituta” jaso zuen domina sukaldariak, eta horrela adierazi zituen bere sentimenduak sare sozialetan:
?Medalla de Oro al Mérito en Las Bellas Artes. Muy emocionado, solo puedo dar las gracias y seguir haciendo lo que más me gusta, transportar felicidad a través de mi cocina. @culturagob #martinberasategui pic.twitter.com/z7QlNW9yV9
— Martín Berasategui (@Berasategui) June 23, 2021