Liburu eta disko azoka Gipuzkoa plazan dago dagoeneko
Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka.Beñat Parra Gaur zabaldu dute liburu eta disko azoka Gipuzkoa plazan, eta uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. 11:00etatik 14:00etara irekiko dute goizez, eta arratsaldeetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara. Gainera, Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan zenbait ekitaldi egingo dituzte datozen egunetan.
Ekainaren 28an Miguel Usabiagaren Maillot rojo liburua aurkeztuko dute Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan, 11:00etan. Ekainaren 29an, 12:00etan, Amelia Serrallerren Requiem y marmitako liburua aurkeztuko dute Mandasko dukearen aretoan, Felix Marañaren laguntzarekin. Ekainaren 30ean, 11:00etan, Joxemari Iturralderen Udaberria sutan liburua aurkeztuko dute areto berean. Amaitzeko, uztailaren 1ean, 19:00etan, Noelia Lorenzoren Chamusquina eta Juan Infanteren Sospechosos liburuak aurkeztuko dituzte Liburutegi Nagusiko ekialdi aretoan.


