Clara Azurmendi Tokioko Olinpiar Jokoetara joango da
Donosti liburu denda ezaguna bere familiarena da. Etxean bezala sentitzen da han. «Familiako kide bat gehiago da». (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Clara Azurmendi badminton jokalari donostiarra Tokioko Olinpiar Jokoetara joango da. Carolina Marin zen Olinpiar Jokoetara joatekoa, baina lesio larri bat izan duenez, Clara Azurmendi joango da bere lekuan; izan ere, Espainiako Txapelketa irabazi zuen donostiarrak ekainaren 6an.
Tokioko Joko Olinpikoak uztailaren 23an hasiko dira, eta kirol bakoitzaren Espainiako federazioak erabakiko du joan aurretik non egin kontzentrazioa. Izan ere, Tokiora joan aurretik burbuila-kontzentrazioa egin behar dute kirolari guztiek, osasun larrialdia dela eta.

