Kezka sortu du goizean Txomiñenean agertutako keak, baina alarma faltsua izan da
District Heatingeko eraikinetik atera da kea. (Argazkia: Lanberri auzo elkartea) Txomiñeneko bizilagunen artean harridura eta kezka sortu da gaur goizean, 9:30ak aldera, District Heatingeko eraikinetik ateratzen ari zen kea auzo guztitik zabaldu baita. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina suhiltzaileek azaldu dutenez, “alarma faltsua” izan da: “Tximiniatik ke asko ateratzen ari zen, baina ez da ezer gertatu eta joan egin gara”.
Donostiako Udaleko iturriek kea zergatik sortu den argitu dute: “Ura berotzeko egurra erabiltzen da. Marea oso altua denean erabiltzen den egurra busti egiten da, eta horrek ke handia sortzen du”.


