Ozen oihukatu dute ez daudela zorretan
LGTBI+ kolektiboaren nazioarteko eguna da gaur, eta Donostiako Transmaribollo Koordinadora Feministak azken egunetako egitaraua borobildu du gaur hirian egindako manifestazio jendetsuarekin.
Ez gaude zorretan lelopean abiatu dira Bulebarretik, eta Erdialdeko hainbat kale zeharkatu ondoren itzuli dira Bulebarrera. Askotariko aldarrikapenak eta mezuak oihukatu dituzte lau haizetara. Hasieran, bidean eta bukaeran batukada baten erritmoak izan dituzte bidelagun.
'Ez gaude zorretan' lelopean abiatu da LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Eguneko manifestazioa. Erdialdeko kaleak zeharkatu ondoren itzuliko da hasierako puntura: Bulebarrera pic.twitter.com/mee473BYNu
— Irutxuloko Hitza (@irutxulo) June 28, 2021
Hona hemen manifestazioaren bukaeran irakurri duten oharra:
Aurreko urteko manifestuan kapitala eta bere morrontzak emandako nazka ta amorrua azaleratzen genituen eta nola ez urtebeteren bueltan biderkatu besterik ez da egin. Hain zuzen, COVID-19 neurriek sumindu bezala samindu gaituztelako.
Tira, Drama queen-ez gain, zorretan inorekin ez gauden zorrak gara. Zergatik egon behar genuen? Zertarako baimenak? Zertarako deitu bake sozialera? Belaunikatu?! Borroka historiko baten ondorioz eskubide batzuk aitortu dizkiguzue, baino faltaría más, ez? Hiritar aburgesatu donostiarra berdintzerik ez espero.
Egun hau, beste efemeride askorekin gertatu den bezala folklore apolitiko bihurtu da. Disidentzia sexual eta generikoak hamarkada luzeetan egindako borrokaren omenaldian aldarrikapena harrotasuna da?
Ez edo ez behintzat hori soilik. Heterosexualitatea modaz pasatakoa bada ere indarkeria eta gehiegikeriak kotidianitatearen parte izaten jarraitzen Dute ondorioz ez da modaz pasa dena heterosexualitatearen merkatu librean azokako postu bat lortu dugula baizik. Baina ez pentsa ,gure kasuan postu gehiago lortu nahi ditugunik. Esan bezala, Merkatua bera izorratu nahi dugu eta polizia eta hotel gayak ere bertan kiskali daitezela.
Harrotasunaren egun honen gauzarik txukunena horrebeste transmarikaputabibollo elkartzen garela urtean behingoagatik izango da. Antolatzeko deia luzatu nahi dugu horregatik. Auzo eta autodefentsatik. Garai latzak datozela ikusteko ez dago bidentea izan beharrik eta Israel bezelako faxistek ederki erakusten dute ortzadar banderarekin ere gehiegikeriak gauzatzen direla. Edo alderdi feministak ere, lege transa geldiaraztea lortu du, inolako ardurarik gabe, haien transfobia eta supremazia normalistagatik. Hortaz antolatzeko deia, lehen esan bezala merkatua izorratu eta komunitatea berrosatzeko.
Irudi bilduma: