Xabier Elejaldek eta Luismi Berdeguek irabazi dute Ategorrietako pala txapelketa
Amaitu da Ategorrietako pala txapelketa, eta Xabier Elejaldek eta Luismi Berdeguek osatutako bikotea izan da txapeldun; Martin Zelaiak eta Santi Ubedak osatutako bikotearen aurka jokatu zuten finala.
Aurten, hamasei pilotarik hartu dute parte txapelketan, eta maiatzaren 14tik ekainaren 24ra jokatu dituzte partidak, Ategorrietako frontoian. Ategorrietako Kirol Elkarteak antolatzen du lehiaketa, eta “giro ona” izan dela nabarmendu dute, baita “maila oneko norgehiagokak ikusteko aukera” egon dela ere.