Etxerik gabeko pertsonentzako lau etxebizitza kudeatzen jarraituko du Arrats elkarteak
Donostiako Udalak onartu du lau etxebizitzen erabilera Arrats elkartearen esku uztea, 2022ko abenduaren 31ra bitarte. Beste urtebetez luzatu ahal izango da. Etxerik gabeko pertsonekin lan egiten du Arrats elkarteak, eta Lehen Urratsa programaren bidez kalean bizi direnei etxebizitza bat eskaintzen diete gizarteratzen laguntzeko. Iazko konfinamenduan abiatu zuen egitasmoa Arrats elkarteak udalarekin elkarlanean. Hain zuzen ere, COVID-19ak kaltetu dituen etxerik gabeko pertsonak laguntzea du helburu.