Terrazen zergaren beherapena mahai kopuruaren araberakoa izango da

Ostalaritza Donostiako terraza bat. Joseba Parron

Donostiako Udalbatzak otsailean onartu zuen zerga arauen ordenantzen aldaketa ostalaritza establezimenduak laguntzeko. Mahai eta aulkien tasen hobaria establezimenduen araberakoa izatea adostu zuten. %90ekoa hamar mahai edo gutxiago dituenarentzat, eta %33koa gainerakoentzat. Neurri hori zuzentzea erabaki dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Donostiak PPren proposamen batean oinarrituta. %90eko hobaria %50era jaistea erabaki dute, eta bestea mantentzea. Urteko lehen hiruhilekoari dagokio hobari honek.

Zuzenketa hurrengo hilabeteko udalbatzarrera eramango dute, eta ondoren barneratuko dute zerga arauen ordenantzan. Horrez gain, itxitako establezimenduen tasa mantenduko dute elkarte gastronomikoentzat eta gazte lokalentzat.

HITZAkide HITZAkide