Donostia Kulturako liburutegiek zerbitzuak eskainiko dituzte udan
Urgulleko liburutegia, Urgulleko Damen Baterian dagoena, Uztailaren 1ean zabalduko da abuztuaren 31ra arte. Astelehenetik igandera egongo da zabalik 16:00etatik 20:00etara.
Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia ere zabalik egongo da abuztu osoan zehar, astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian.
Bestalde, irakurketa sustatzeko, Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrentzat Zeu irakurle, gu kontari jarduera antolatu du Donostia Kulturako liburutegi zerbitzuak, eta ostegunero izango da 18:00etan Urgulleko liburutegian.
Horrez gain, aurten iaz ez bezala, Urgull mendiko hiru zentroak zabalik egongo dira udan, eta haurrentzako jarduerak egongo dira: Historiaren Etxean ekainaren 18tik eta Natur Txokoan eta Liburutegian uztailaren 1etik aurrera. Informazio gehiago hemen.