Gaur da pezetak euroengatik aldatzeko azken eguna
Euroa erabiltzen hasi eta ia hogei urtera, oraindik pezetak euroengatik aldatu daitezke, baina gaurkoa da horretarako azken eguna. Iazko abenduaren 31ean ziren epea ixtekoak, baina pandemia dela eta, Espainiako Gobernuak epea sei hilabetez luzatzea erabaki zuen, ekainaren 30era arte, hain justu. Espainiako Bankuaren kalkuluen arabera, apirilean 1.586 milioi euro gelditzen ziren oraindik aldatzeko estatu osoan; euro baten balioa 166,286 pezetakoa da gaur egun.
Etxean pezetak dituztenek eta aldaketa egin nahi dutenek Espainiako Bankuaren egoitzetara joan beharko dute. Donostian, ordea, aspaldi itxi zuten Garibai kaleko egoitza, beraz, donostiarrek Bilbora joan beharko dute. NAN-a eramatearekin nahikoa da, eta txanpona asko eramanez gero, ondo paketatuta eraman behar dira. 1939tik aurrera zirkulazioan zeuden billeteak aldatu ahalko dira, eta 2002ko urtarrilaren 1ean zirkulazioan zeuden txanponak.