Martxan dira Urumea ibaiko hormaren mantentze lanak
Hormatik ateratzen diren landareak kentzen ari dira.
Ekainaren 6an hasi ziren Urumea ibaiko hormaren mantentze lanak, Mundaiz zubitik hasita Maria Cristina zubiraino, mendebalde aldetik. Hormako harrietatik ateratzen diren landareak kentzean datza lanak, horma higatu ez dadin.
PSE-EEKo prentsa arduradunaren esanetan, datorren asteetan jarraituko dute hormaren gainontzeko zatiak garbitzen, gehienbat zurezko materialak kenduz.
Oinezkoentzako zati batzuk ere moztu behar izan dituzte lanak segurtasunez egin ahal izateko.