Aurten ere ez da egingo Irlako Itsas Zeharkaldia
Iazko zeharkaldiaren irudia. (Argazkia: Vincent Altoy) Aurtengo abuztuan zen egitekoa XXIII. Irlako Itsas Zeharkaldia, baina Donostiako Atletikok adierazi du aurten ere ez dela egingo. Arrazoia, baina, ez da koronabirusak sortutako osasun larrialdia. Atletikok adierazi duenaren arabera, abuztuan Kontxa hondartza okupatzeko baimenak lortzea “oso zaila” da, eta ez dute lortu.
2019an egin zen azkenekoz zeharkaldi hau. Antolatzaileek 2022. urtean zeharkaldia egin ahal izatea espero dute.

