Udalak 70 udaltzainen errefortzua eskatu du uda honetarako

Udaltzaingoa

Turisten eta jardueren igoera aurreikusten du Donostiako Udalak datozen hilabeteetan, eta izan litezkeen arazoei azkarrago erantzun ahal izateko, 70 agenteko errefortzua eskatu du Donostiako Udaltzaingoarentzat.

Bestalde, pandemiaren bilakaerak edozein unetan okerrera egin dezakeela adierazi dute, eta horri erantzuteko baliabide gehiago izatea ere helburu dutela diote. Izan ere, udan kale-zurruta handituko dela aurreikusten dute.

Donostiako Udalak Arkauteko akademiatik atera berri diren agenteak izatea eskatu du.

 

HITZAkide HITZAkide