Donostia Europako aire garbiena duten 17 hirien artean dago
Aire kalitate onena duten Europako 17 hiri, tartean Donostia. (Argazkia: Donostiako Udala) Europako ingurumen agentziak (AEMA) bisore bat argitaratu du Europako 323 hiritako 2,5 mika (PM2,5) baino gutxiagoko diametroa duten partikula esekien datuak biltzeko. Partikula horiek arnastu eta arnas sisteman sar daitezke, pertsona bakoitzak aurretik izan ditzakeen patologiak areagotzea eraginez. Horregatik, oso kaltegarriak dira osasunerako.
Bisoreak hiri bakoitzeko partikula horien emaitzak ikustea ahalbidetzen du, 2019 eta 2020 urteetako batez besteko gisa. Donostia 17. postuan dago aztertutako 323 hirien artean; izan ere, Europako Agentziaren arabera, 6,33 µg/m3 erregistratu ziren Donostian urte horien artean. Beraz, datuak onak dira.
Bestalde, Europako araudiaren arabera, kutsatzaile horren urteko muga 25 µg/m3 da, eta Osasun Mundu Erakundearentzat (OME) 10 µg/m3koa. Kontuan izanda Donostiaren aurretik dauden rankingeko 8 hirik biztanle gutxiago dituztela, Donostiako datuek alde handiarekin gainditzen dituzte arautegiaren irizpideak proportzionalki.
Donostiako partikula handiagoen (PM10) urteko urtaro guztietako bataz bestekoak jaitsi egin dira azkenaldian. Soilik urtaro batek gainditzen du bataz bestekoa OMEk gomendatutakoaren gainetik, baina laster kontrolatuta izatea aurreikusten da. Partikula finei dagokienez, urteko bataz bestekoak neurri baxuan mantentzen ari dira, eta gomendio guztiak betetzen dituzte urtaro guztietan 2018tik.
Udalak 2018an onartutako Klima DSS 2050 Ekintza Planak, hiriaren jarduera-esparrua finkatzen du hiriko klima-aldaketari dagokionez. Planeko mugikortasunaren eremuaren barruan, 2030an helburua da hiri osoan OMEk partikula handientzat gomendatzen duen kalitatea lortzea da.
Ingurumen eta osasun saila mugikortasun sailarekin batera Airearen Kalitatearen Klima Plana prestatzen ari da orain, eta plan horren bidez 2023 urtea baino lehen hirian emisio baxuko eremuak aplikatuko dira. Plan honen bitartez hiriko aire kalitatea hobetzea lortuko da, gaur egungo kutsadura iturririk handiena ibilgailuen trafikoa baita.

