Igeldon kultur jarduerekin berreskuratu dute festa giroa

Hilaren 1etik 4ra hamaika kultur jarduerez gozatzeko aukera izan dute Igeldon. Ez dituzte San Pedro jaiak bere horretan ospatu, baina Ttonttorro jai batzordeak Kulturaz blaitzen lelopean antolaturiko egitarauarekin bat egin dute herritarrek. Hala nola, antzezlanak, bertsoak, kontzertuak, sortzaileen azoka, dantza, erromeria eta Aurresku berezia.
Hona hemen Igeldoko Herri Kontseiluak hedabide honi helarazitako argazki bilduma: