Uliako Lore-Baratzak taldearen 'Ulia Garden' egitasmoa New European Bauhaus sarien finalera iritsi da
Uliako Mintegietako Ulia Garden proiektua New European Bauhaus sarien finalera iritsi da. 2.000 proiektu baino gehiago aurkeztu ziren, eta horietatik 60 hautatu dituzte finalerako hamar kategoriatan banatuta. Uliako Lore-Baratzak boluntario taldeak aurkezturiko egitasmoa zazpigarren kategorian (Reinvented places to meet and share) sailkatu dute. Beste bi proiekturekin lehiatuko da saria eskuratzeko.
“Oso oso pozik gaude, eta onartu behar dugu honaino iristea dagoeneko badela saria, zuen babesari esker lortu baitugu”, adierazi dute. Uda bukaeran jakingo da finalisten artetik zeintzuk diren sarien irabazleak.