Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du hirian gertatutako azken sexu erasoak eta eraso homofoboak salatzeko
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Alderdi Ederren hirian gertatutako azken sexu erasoak eta eraso homofoboak salatzeko. Udal talde guztietako ordezkariek eta alkateak parte hartu dute. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako hainbat ordezkarik bat egin dute deialdiarekin.
Eneko Goiak hitz egin du udalaren izenean, eta gogor salatu ditu eraso guztiak: “Kezkatuta gaude. Izan ere, askatasuna dago jokoan. Eraso hauek guztiak atzerapausoak ematen ari garen seinale kezkagarriak dira. Horrelako jarrerak ezin dira inolaz ere onartu. Udaleko kide guztiok argi dugu sexu erasoak eta eraso homofoboak irmoki salatu behar ditugula”.