Luis Gasca argitaratzaile eta komiki eta zinema kritikari donostiarra hil da

gasca Luis Gasca, 2012an Okendo Kultur Etxean.

Onda Vascak argitaratu duenaren arabera, gaur goizean zendu da Luis Gasca donostiarra. 87 urte zituen Gascak, eta komiki eta zinema kritikari ezaguna izateaz gain, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria izan zen 1977an eta 1981etik 1983ra.

Zaragozan ikasi zuen zuzenbidea, eta ondoren abokatu bezela jardun zuen. Hala ere, ondoren argitaratzaile bezala jardun zuen hainbat aldizkari grafiko eta komikirekin, eta Nazioarteko Komiki Kritikarien Elkartearen idazkari nagusia izan zen. Berak lortu zuen Koldo Mitxelena Kulturgunean Komikigunea izeneko espazioa lortzea, komikien kontsultarako eta ikerketarako gunea.

HITZAkide HITZAkide