Koxme Burutaran donostiarrak Munduko Arraun Txapelketan hartuko du parte, skiff-ean
Gaur hasiko da Munduko 23 Urtez Azpiko Arraun txapelketa, eta Raspas del Embarcadero taldean aritzen den Koxme Burutaran donostiarra bertan izango da, skiff-ean (bakarkako ontzian) lehiatzen. Raciceko (Txekia) uretan egingo da txapelketa.
29 herrialdek hartuko dute parte Koxmeren ontzian, eta gaur izango du lehen estropada, 17:05ean. Lehen kalean arituko da, eta Brasil, Eslovenia, Kroazia, Hungaria eta Suiza izango ditu aurrean. Lehen lauren artean geratu ezkero, final laurdenetara pasako da zuzenean, eta bosgarren edo seigarren geratu ezkero, bigarren aukerako estropada egin beharko du.
Azken Espainiako Txapelketan, Koxmek bi urrezko domina eskuratu zituen: lehena, 23 urtez azpiko skiff-ean, eta bigarrena, senior mailako 4x-ean.