Orixe ikastolaren ingurua berrituko dute oinezkoentzako gune erosoago bat sortzeko
Donostiako Udalak onartu du Parte Zaharreko Orixe ikastolaren ingurua berritzeko proiektuaren lehen fasea. Gider enpresak idatzi zuen eta 182.465 euroko aurrekontua du. Helburua da ikastolaren inguruan dauden azpiegiturak berritzea. Ikastetxearen alboko Soraluze, San Bizente eta San Juan –Soraluze eta Iñigo artean– kaleetan hainbat lan egingo dituzte oinezkoentzako gune erosoago bat sortzeko.