Realak datorren denboraldirako ekipazioa dauka dagoeneko
Realaren kamisetak, 2021/2022 denboraldirako. (Argazkia: Reala) Realak asteazken goizean aurkeztu du 2021/2022 denboraldian erabiliko duen ekipazioa; lehenengoa txuri-urdina eta marra bertikalekoa izango da beti bezala, eta bigarrena, aldiz, berenjena kolorekoa. Azken urtetako ekipazioen moduan, Macron enpresak egin ditu datorren denboraldikoak ere. Slim Fit jantziak dira, Softlock ehunarekin egindakoak da, eta txertatuta duten mikrosareak transpirazioa ziurtatzen du.
Ekipazio txuri-urdinari dagokionez, galtzak eta galtzerdiak ere txuri-urdinak dira, eta detaile beltz batzuk dituzte. Berenjena kolorekoaren kasuan, galtzak kolore berekoak dira eta lokarri fuksia dute. Ekipazio horretako galtzerdiek, ordea, bi marra horizontal fin dituzte. Etxeko zein kanpoko ekipazioek ikurriña daramate bizkarrean, eta Reala barnean inskripzioa lepoaren barruko aldean.
Lehenengo ekipazioa ostiralean, hilaren 9an, jarriko dute salgai, 10:00etan. Elkano kaleko eta Anoetako Realaren dendetan eskuratu ahal izango da, eta Internet bidez ere bai. Bigarren ekipazioa, aldiz, aurrerago jarriko dute salgai, eta klubak bere webgunean jakinaraziko du noiz.

