Xabi Beraza oreretarra aurkeztu du Gipuzkoa Basketek
Gipuzkoa Basketek uda honetako lehen jokalariaren fitxaketa aurkeztu du: Xabi Beraza oreretarra. Joan den ostiralean egin zen ofiziala fitxaketa hau, baina gaur aurkeztu dute Gipuzkoa Basketeko jokalari bezala.
Hegaleko jokalaria da Beraza, eta Bartzelona B taldean ibili da azken denboraldian. Easo Saskibaloi Taldean hasi zen, eta bien bitartean Gipuzkoa Basketekin hasi zen tarteka lehen mailan jokatzen. Azpeitiako Iraurgin ere aritu zen Beraza.