Eguzkik salatu du zundaketa lagin batzuek hiru hilabete daramatela Ibaetan abandonatuta
Eguzki Erakunde Ekologistak azaldu duenez, zundaketa laginez beteriko kaxa batzuk ikusi zituzten Ibaetako Joxe Mari Korta zentroaren ondoko berdegunean abandonatuta. “Guk ezin dugu segurtatu legez kanpo ‘ahaztu’ dituztela legez kanpoko zundaketen ondorio direlako, baina susmoa hor dago”, gaineratu dute ekologistek.
Handik bi astera, apirilaren 18an, hondakinen berri eman zioten udalari, baina hor jarraitzen dute, eta erretiratzeko eskatu diote udalari: “Hiru hilabete geroago, kaxek leku berean jarraitzen dute. ‘Garbitasuna’ dela eta, udala askoz azkarrago mugitu ohi da, nahi duenean eta nahi duenerako, noski. Erretiratzeaz aparte, ondo egongo litzateke jakitea non egin diren zundaketa horiek eta legezkoak ote diren”, salatu du Eguzkik.