Udaltzaingoaren "lehentasuna" kaleko edanak galaraztea dela dio udalak
Martin Ibabe Hiri Segurtasuneko zinegotziak adierazi duenez, kaleko edanak galaraztea duela helburu Donostiako Udaltzaingoak. Azken hilabeteetan neurriak hartu dituztela azpimarratu du, eta astebururo egiten dituztela kontrolak. “Neurri polizialak hartuta daude, baina ez da hori bakarrik. Denok ulertu behar dugu zein egoera bizi dugun, eta zentzuz jokatu behar dugu”, esan du Ibabek.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza ari da Donostiako kaleko edanak galarazteko kontrolak egiten, baina Ibabek aitortu du ezin direla “leku guztietan” egon. Horrela ere, baliabide asko kaleko edanak galaraztera bideratzen dituztela esan du.