Amara Baik udalari egotzi dio ez betetzea Easo plazako urbanizazio proiektua
Easo plazaren izkina berritzeko lanak espero baino gehiago luzatzen ari direla salatu du Amara Bai auzo elkarteak. Izan ere, hiru hilabete aurreikusi ziren, eta zazpi hilabete pasa dira dagoeneko. Donostiako Udalak harturiko konpromisoak ez dituela bete azpimarratu dute. Horrela, udalari eskatu diote proiektua zuzendu eta betetzeko.
“Orain esan digute eserlekuetan ez dela LED argirik egongo, udalaren arabera mantentzea oso garestia delako. Oso garestiak? Onetsitako proiektuan hori aurreikusten bazen, non geratu da diru hori?”, adierazi du Amara Baik. Horrekin batera, orain jakin dute udalak ez duela aurreikusten iturririk jartzea, proiektuan jasota egon arren. “Ez dela beharrezkoa diote. Gure ustez, iturri bat ezinbestekoa da plaza batean”.