Karramarroen garaia iritsi da
Nahiz eta azken asteetako eguraldia ezegonkorra izan, bataz-besteko tenperatura igotzen ari da, eta Donostiako hondartzetan gero eta jende gehiago ikusi daiteke. Batzuek salabardoak eta hondartzako ontziak armairutik ateratzeko aprobetxatu dute, eta Kontxa hondartzako paretetan eta arroketan karramarrotxoak bilatzen hasi dira. Hala ere, kontuz ibili beharko dira eguzki izpiekin, ez badute karramarro baten moduan amaitu nahi.
Karramarroen bila, Kontxan. (Argazkia: Joseba Parros San Sebastian)


