Sute bat izan da Prim kalean

prim Prim kaleko 31. zenbakian izan da sutea.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, sute bat piztu da gaur goizean Prim kaleko 31. zenbakian, 8:30ak aldera. Sutearen jatorria aztertzen ari dira, baina uste dute kandela batek piztu duela.

Larrialdi zerbitzuek han bertan artatu dituzte bi pertsona, kea arnastu dutelako. Sua itzalita dago jada, eta suhiltzaileak gauzak jasotzen dabiltza. Sua itzaltzeko, trafikoa moztu dute, baina laster irekiko dute berriz, suhiltzaileek euren lana amaitzen dutenean.

HITZAkide HITZAkide