Donostia eta Miarritze elkartuko ditu zuzeneko autobus batek

Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitarte, zuzeneko autobus batek Donostia eta Miarritze elkartuko ditu ordubetean. Joan-etorria 10 eurokoa izango da. Txartelak Donostia Turismoko eta Miarritzeko turismo bulegoetan, eta www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira. Gainera, bulegoetan bi hirietan egin daitezkeen proposamenen berri emango dute.
Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarlanean sortu dute Donostia – Biarritz. Bi hiri, gune bakarra marka turistikoa. Bi hirietako turismoa sustatzeko indarrak batu dituzte: “Horrek kanpoko merkatura begira erakargarritasun handiagoz proiektatuko ditu bi hiriak, eta bisitari berriak lortzen eta bisitak desestazionalizatzen lagunduko die”, azaldu dute. Gastronomiari, surfa eta historia dira markaren oinarriak.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak eta San Sebastian Shops-ek babestu dute, eta Basquetour-en laguntza ere jaso du.