Parte Zaharreko, Erdialdeko eta Groseko bizilagunek edonon ahalko dute aparkatu

Jazzaldiaren eta Donostiako Klasikoaren ondorioz, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten Parte Zaharreko (1-1 eremua), Erdialdeko eta Amarako (1-2 eremua), eta Groseko (2-1 eremua) bizilagunek hiriko beste eremuetan ibilgailua aparkatzeko baimena izango dute uztailaren 14tik abuztuaren 2ra arte. Hala ere, egoiliar horiek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.