Ostalariek mahaikideen erregistroa gorde beharko dute
Osasun Sailaren protokoloa eguneratu dute, eta ondorioz, taberna eta jatetxeek mahaikideen datuak gorde beharko dituzte hiru astez, agerraldirik gertatuz gero kontsumitzaileekin harremanetan jartzeko. Mahai bakoitzeko pertsona baten kontaktua gorde behar dute ostalariek, eta zerbitzuaren data eta ordua idatzi beharko dira. Hiru astez gordeko dute erregistroa.